Zer eta nor gara? > Gobernu organoak

Gobernu organoak

Ondorengo hauek izango dira erakundeko gobernua zuzenduko duten organoak, oro har:

  • Bazkideen Batzar Nagusia.
  • Gobernu Batzarra.

Batzar Nagusia bazkide osoek edo arruntek osatzen dute, salbu bazkide pasiboei eta onuradunei dagokienez 7. artikuluko c) idatz zatian xedatutakoa.

Gobernu Batzarra lehendakariak eta zenbait batzarkidek osatuko dute. Batzarkide kopurua honela zehaztuko da:

  • Batzarkide bat, dagokien enpresako (bazkide babeslea) kideek aukeratua, laurehun langileren artean.
  • Batzarkide bat, hiru talde hauen ordezkari:
    • Prestazio Zehaztuko Plana.
    • Bazkide pasiboak.
    • Pertsona onuradunak.
  • Hiru batzarkide, Mercedes Benz España, SA enpresaren ordezkari; eta batzarkide bat, Mercedes Benz enpresaren ordezkari komertzial. Horietako Zuzendaritzak libreki izendatuko ditu batzarkideak.
  • Mercedes Benz España Enpresa Batzordeko bi kide, enpresa horrek berak aukeratuak.

Eratutako Batzarreko batzarkideek proposatuko dituzte, beren artean, aldi berean eta gehiengoz, honako hauek: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta barne auditorea.

Era berean, Batzarraren bileretara erakundeko Zerbitzu Teknikoetako ordezkaria ere bilduko da.

Gobernu Batzarraren behin betiko osaera Batzar Nagusiak berretsi beharko du.

(Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Estatutuetako 17. artikulutik 39.era bitartekoak.)

BGAE ALEJANDRO ECHEVARRÍAMercedes Benz España, S.A. Areatza kalea, 1 E-01015 Vitoria-Gasteiz (Espainia)