Lege Oharra

Lege Oharra

Alejandro Echevarria BGAEak webgune honetan dauden jabetza intelektualeko eskubide guztiak ditu gordeta: testua, irudi korporatiboak, grafikoak eta haietan dauden askotariko fitxategi eta elementuak. Aipatutako elementuak ezingo dira balioz eta legez kopiatu edo merkataritza erabilerarako banatu, ez eta aldatu edo beste webgune batzuetan txertatu ere. Alejandro Echevarria BGAEaren webgunean izan daitezke, aldez aurretik baimenduta, beste pertsona batzuen jabetza intelektualekoak diren irudiak eta edukiak.

Webgunean ageri den bezala, Alejandro Echevarria BGAEak emandako informazio oro informatzekoa da, eta ahalik eta zehatz eta gaur egungoena. Baina ez du webguneko edukia guztiz eguneratuta dagoelako edo akatsik ez dagoelako bermerik. Hasiera batean, argitaratutako edukia zuzentzat jo arren, Alejandro Echevarria BGAEak beharrezko bitartekoak eta gaitasunak esleituko ditu, berari jakinaraziko zaizkion akatsak zuzendu eta edukia eguneratze aldera.
Era berean, Alejandro Echevarria BGAEak berarentzat gordetzen du webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi behar izanik gabe aldatzeko eta eguneratzeko.

Webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie gure webgunearen bitartez ez dela datu pertsonalik biltzen. Hortaz, ez da izango webgunearen bitartez lortutako datuen fitxategirik, ez automatizaturik ez eta automatizatu gaberik ere. Webgunearen bitartez, nahi duzun informazioa eman dezakezu, hala erabakitzen baduzu eta zeure erantzukizunpean. Informazio pertsonala ematen badiguzu, informazio hori ezabatuko du Alejandro Echevarria BGAEak.

Webgunera sartzearen eta webgunean dagoen informazioaren erabileraren erantzukizuna gauzatzen duenarena da, bakar bakarrik. Alejandro Echevarria BGAEak ez du bere gain hartuko webgunera sartzetik edo informazioa erabiltzetik erator litekeen inolako ondorio edo kalteren erantzukizunik, salbu bere gaitasunak gauzatze zorrotzean bete beharko dituen legezko xedapenak aplikatzetik erator daitezkeen jarduera ororena.

Alejandro Echevarria BGAEak ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenetarako esteken loturatik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.

BGAE ALEJANDRO ECHEVARRÍAMercedes Benz España, S.A. Areatza kalea, 1 E-01015 Vitoria-Gasteiz (Espainia)